“Ekintzailetza eta dibertsifikazio esperientziak euskal kooperatibetan” jardunaldia

ISEAk eta MU Enpresagintzak “Ekintzailetza eta dibertsifikazio esperientziak euskal kooperatibetan” jardunaldia antolatu dute. Jardunaldiak gure kooperatibetan ekintzailetzan eta dibertsifikazio arloan ibilbide luzea egin duten pertsonen partaidetza du, eta kooperatiben barruan prozesu ekintzaileei buruz hausnartu nahi du.

Jardunaldiak mahai inguru modua izango du, eta honako pertsona hauek hartuko dute parte:

  • Antxon Lz. Usoz, DANOBATGROUPeko Berrikuntza zuzendari ohia.
  • Isidro Elduaien, ATHLON Koop.E.ko bazkide sustatzailea.
  • Iñigo Garay, CIKATEK Koop.E.ko Berrikuntza arduraduna
  • Ángel Lequerica, FAGOR EDERLAN Koop.E.ko negozio berrien garapeneko zuzendaria.

Mahai ingurua Mikel Orobengoa ISEAko Zuzendariak girotuko du.

Ondoren, EkimenOla aurkeztuko da, euskal enpresentzat barne-ekintzailetzako ekimenen bizkortzailea.

Jardunaldia 2024ko otsailaren 15ean izango da, 16.00etatik aurrera, Arrasateko Garaia Parke Teknologikoko Goiru kaleko 7. zenbakian dagoen LKS/KREAN eraikineko Plaza aretoan.

Parte hartzea askea izango da pertsona guztientzat. Horretarako, izena eman behar da, mezu bat bidaliz helbide elektroniko honetara: [email protected]

Ekitaldi hau Gizarte Ekonomia Bultzatzeko Plangintza Osoko 2022-2023 deialdiak finantzatzen du, Ehun Ekonomiko, Inklusibo eta Jasangarri bat sortzeko, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Plangintzaren barnean.