Zerbaitetarako balio du ikasturtea errepikatzeak?

Kurtsoa errepikatzea tresna pedagogiko eraginkorra al da? Ikasle errepikatzailearengan espero den garapena bermatzen du? Nafarroako Eskola Kontseiluak ‘Errepikazea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak’ jardunaldiak antolatu ditu otsailaren 8, 9 eta 10erako. Horien bidez, errepikatzeari buruzko ondorioak atera nahi dira; izan ere, Foru Komunitateko ikasleen %5 baino gehixeagori eragiten die eskolatzearen lehen urteetan.