Nafarroako ikastetxeetako 1.500 baino gehiago ikaslek eta irakaslek Belako 2024ko Eskola Kanpainan parte hartuko dute

Belako 2024ko Eskola Kanpaina, ikasleen artean Aste Urdina bezala ezagunagoa dena, datorren astelehenean, martxoak 18, hasi eta ekainaren 21era arte luzatuko da. Ikastetxe hauek hasiko dira: Ribaforadako El Cierzo DBHI eta HLHI, Iruñeko Eunate BHI eta Barañain BHI. Guztira, Nafarroako 35 ikastetxetako 1.397 ikaslek eta 107 irakaslek hartuko dute parte.