Nafarroan Umetoki-Lepoko Minbizia Goiz Detektatzeko Programak emakume gonbidatuen %68ren parte-hartzea lortu du

Bihar, martxoaren 26an, Umetoki-lepoko Minbiziaren Prebentziorako Munduko Eguna izango da. Nafarroak Detekzio Goiztiarreko Programa bat du patologia horretarako, eta 2023ko urtarrilean hasi zenetik, behin-behineko datuen arabera, 30.667 emakume gonbidatu dituzte Nafarroa osotik parte hartzera. Lagina eman izana gogorarazteko ekintza guztiak (15.660 emakume) egin diren adin-txanden parte-hartzea %68koa da. Programaren jardueraren lehen urte honetan lortutako behin-behineko emaitzei dagokienez, Giza Papilomaren Birusaren (GPB) determinazioen %4,2 positiboak izan dira arrisku handiko serotipo baterako.

La entrada Nafarroan Umetoki-Lepoko Minbizia Goiz Detektatzeko Programak emakume gonbidatuen %68ren parte-hartzea lortu du aparece primero en Agencia de Noticias.