Nafarroako Gobernuak aurrera egin du Gizarte Zerbitzuen Lehen Mailako Arreta Foru Erkidego osoan homogeneizatzeko

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilari Carmen Maeztuk Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Lehen Mailako Arretaren definizio estrategikoa birdefinitzeko jardunaldia ireki du gaur Martzillan; bertan, arlo horretan espezializatutako teknikariek parte hartu dute.