Partida Aurrekoa: Getafe CF-Athletic Club (LaLiga 34. J)

Talde urdinak eta lehoiek Madrilgo hiriko Coliseum zelaian LaLiga EA Sportseko 34. jardunaldiko lehen neurketa jokatuko dute

Kopa etxera ekarrita eta Europa Leaguerako sailkapena ziurtatuta, Athleticek denboraldiko LaLigako azken bost jardunaldiak ditu aurretik. Metropolitanon galdu ondoren, Txapeldunen Ligan sartzeko aukerak zaildu egin dira, baina Ernesto Valverdek zuzentzen duen taldeak geratzen diren lehia guztiak borrokatuko ditu Atletico Madrilu ahalik eta gehien presionatzeko.

Gainditu beharko duen hurrengo oztopoa Getafe CF izango da, Coliseum zelaian garaitzea oso zaila den taldea.Horren adibide, Athleticek azken bost bisitetan ez du garaipenik lortu: lau berdinketa eta porrot bat.