F* 2025_11_10
T* El consejero Juan Luis García abre la mesa de dialogo ‘La Universidad del futuro’
L* Polo Iris, El Sario, Pamplona
Juan Luis García Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak «Etorkizuneko Unibertsitatea» elkarrizketa-mahaia inauguratu du gaur. Nafarroako Gobernuak eta Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateetako Estatu Idazkaritzak antolatu dute topaketa hori, Nafarroako unibertsitate-sistemaren erronkei eta aukerei buruz hausnartzeko, eta nabarmentzeko kalitatezko unibertsitate-ereduen arteko bizikidetzak sistema osoaren hezkuntza-bikaintasuna bultzatzen duela.






























