Nazioarteko babeserako harrera-sistemaren autonomia-faseak, bere lehen urteurrenean, 154 pertsonari arreta eman die bere hedapena Euskadi osoan bermatuz

Urtebete bete da 2025eko urtarrilaren 1ean Eusko Jaurlaritzak nazioarteko babesaren onuradunen harrera-prozesuaren kudeaketa integralaren garapena, autonomia-fasea deiturikoa, bere gain hartu zuenetik. Fase hori gehienez sei hilabeteko iraupena duen sasoi bat da, gizarteratzea eta laneratzea sendotzera, etxebizitza bilatzen laguntzera eta gizarteratze-ibilbide oso bati laguntzera bideratua.

Eskaera hau egin ahal izateko baldintzak honako hauek izango dira:

– Nazioarteko eta aldi baterako babeseko harrera-sistemaren (SAPIT) erabiltzaile izatea.
– Nazioarteko babesaren izaera aitortua izatea (errefuxiatu, birfinkatu edo aberrigabezia).
– SAPITeko harrera-zentroetatik kanpoko egoitza-baliabide baten egotea.
– Eskubidez jaso ditzaketen prestazio publiko guztiak eskatu izana (DBSE, BGDS, etab.).

Kudeaketako lehen urte honetan, programak 114 bizikidetza-unitate artatu ditu, eta 154 pertsona biltzen ditu. Gaur egun 93 bizikidetza-unitate daude aktibo, eta 125 pertsona daude segimenduan. Programaren ezaugarri soziodemografikoak honako hauek dira:

Sexua

– Gizonak: 99 ( % 61,9)
– Emakumeak: 61 ( % 38,1)

Adina (taldeak)

– 0-16 urte: 26 ( % 16,2)
– 16-17 urte: 5 ( % 3,1)
– 18-34 urte: 72 ( % 45,0)
– 35-64 urte: 50 ( % 31,2)
– ≥ 65 urte: 7 ( % 4,4)

Jatorria (nazionalitatea) – herrialde/lurralde nagusiak

– Ukraina: 47
– Mali: 29
– Mendebaldeko Sahara: 23
– Palestina: 13
– Somalia: 12
– Afganistan: 11
– Aljeria: 4
– Boli Kosta: 4
– Errusia: 3
– Gambia: 2
– Peru: 2
– Senegal: 2
– Iran: 1
– Maroko: 2
– Honduras: 1
– Hego Sudan: 1
– Siria: 1
– Yemen: 2

Profilari dagokionez, datuek errealitate heterogeneoa islatzen dute, bizikidetza-unitate indibidual askorekin, eta familiartekoen artean, gurasobakarreko familien kopuru nabarmena agertzen da, bereziki adingabeak ardurapean dituzten amena. Gainera, banakako unitateetan gizonak emakumeak baino gehiago dira. «Oso garrantzitsua da integrazio erreala eta eraginkorra errazteko transferentzia hau gure esku izatea; izan ere, horrela, profilak ezagutzen ditugu, adingabeei eta asiloa eskatzen dutenei gizarte eta lan-arloko zein hezkuntzako prestakuntza-prozesuak eskaini ahal izateko», azaldu du Nerea Melgosa sailburuak.

Lurralde-hedapenari dagokionez, fase honetan artatutako pertsonen erdiak, gutxi gorabehera, Bizkaian kontzentratzen dira — 83 pertsona ( % 51,9) —, eta gainerakoak modu orekatuan banatzen dira Araban eta Gipuzkoan — 42 pertsona ( % 26,2) eta 35 pertsona ( % 21,9), hurrenez hurren —. Lurralde guztietan, biztanle gehien dituzten udalerriek — eta, bereziki, hiriburuek — biltzen dute arretaren zati handi bat, nahiz eta Bizkaian eta Gipuzkoan ere udalerri ertain eta txikietan presentzia esanguratsua izan; Araban, aldiz, arreta gehien bat hiriburuan kokatzen da.

Araba (42)
– Gasteiz: 37
– Laudio: 4
– Laguardia: 1

Bizkaia (83)
– Bilbao: 42
– Galdakao: 10
– Basauri: 7
– Barakaldo: 6
– Bermeo: 5
– Balmaseda: 4
– Portugalete: 3
– Erandio: 2
– Durango: 1
– Santurtzi: 1
– Sestao: 1
– Iurreta: 1

Gipuzkoa (35)
– Eibar: 14
– Donostia: 6
– Zestoa: 5
– Deba: 3
– Lezo: 2
– Anoeta: 1
– Azpeitia: 1
– Irun: 1
– Mendaro: 1
– Soraluze: 1
– Zizurkil: 0

Bestalde, 2025ean amaitutako 31 prozesu erregistratu ziren, honela banakatuta:

– Gehienezko denbora agortzea: 18
– Helburuak epemuga baino lehen lortzea: 2
– Borondatezko irteerak: 8
– Beste arrazoi batzuk: 2
– Heriotza: 1

Hedapena hirugarren sektore sozialeko sei erakunderen parte-hartzearekin gauzatzen da eta hauek dira programa garatzeko aurreikusita dauden elkarteak: CEAR, Gurutze Gorria, Accem, Bizitza Berria, MPDL eta San Juan de Dios. Elkarte horiek gizarte laguntzan esperientzia espezializatua eta lurraldekotasunean oinarritutako sarea eskaintzen dute. Amaitutako prozesuei dagokienez, 2025ean zehar programaren 31 irteera erregistratu dira. Amaiera horietako gehienak egonaldiaren gehieneko denbora agortzeagatik gertatzen dira, baina helburuak ezarritako muga baino lehen lortzeagatik ere eman dira irteerak. Ehuneko txikiagoan daude borondatezko irteerak eta programari uko egitea.

Antzemandako erronkak eta lan-ildoak

Kudeaketaren lehen urtean, autonomia-fasean bereziki erabakigarriak diren bi faktore baieztatu dira:

• Etxebizitza: etxebizitzaren erabilgarritasuna estugune bat da, funtsezko baldintza baita autonomia-fasera iristeko, eta pertsona askok, nazioarteko babesa emanda ere, zailtasun handiak dituzte bizitokia aurkitzeko.
• Diru-sarrerak eta enplegagarritasuna: gizarte zein lan-arloko laguntza (prestakuntza, orientazioa, hizkuntza-laguntza eta komunitate-baliabideekiko lotura) eta DSBE bezalako prestazioak eskuratzea ibilbidearen elementu nagusiak dira, batez ere profil batzuek dituzten zailtasun idiomatiko, fisiko edo psikologikoengatik.

«Euskadik bere lana egiten du, eta faltan botatzen du migrazio-plan estrukturalik ez egotea; izan ere, pertsona horien bizimodu independenterako igarobide hori arrakastatsuagoa izango litzateke, eta asilo-eskatzaileak SAPITen Espainiako sistemako plazak betez igarotzea aginduko litzateke. Gaur egun, komisarietako ateetan hotza pasatzen egon ez daitezen, dozenaka migratzaile Eusko Jaurlaritzaren baliabideetan daude, beren eskumenetatik kanpo, beren zerbitzuak gainezka daudela ikusita «, azaldu du Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak. Nazioarteko babesaren onuradunen harrera-prozesuaren kudeaketa integralarekin batera, autonomia-fasean, Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzak harrera-prozesu komunitarioetan ere lan egiten du, Loturak programaren eta Mentoretza Sozialaren bidez. Era horretara, prozesu horietan, euskal harreraren eredu den komunitate inklusiboaren papera indartu nahi da.