-
Josu Bilbao Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuordeak eta SaraAagesenEspainiako Gobernuko presidenteorde eta Trantsizio Ekologikoko eta Erronka Demografikoko ministroak LIFE Hezeguneak proiektua aurkeztu dute gaur, ekimen honetan parte hartzen duten erakunde bazkideekin batera.
-
Hasierako aurrekontua 160 milioi eurokoa izango da, baina 271 milioira iritsiko da.LIFEHezeguneak proiektuak 284 jarduketa bultzatuko ditu 17 autonomia-erkidegoetan 26.100 hektarea lehengoratzeko, eta 111 milioi euro mobilizatzea espero da.
-
Proiektuak 24 erakunde bazkideren lankidetza du, eta horien artean daude Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiak ere.
Hezeguneen Munduko eguna den honetan, Josu Bilbao Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordeak eta Sara Aagesen Espainiako Gobernuko presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak LIFE Hezeguneak proiektua aurkeztu dute gaur Irungo Txingudi Ekoetxean. Ekosistema horiek lehengoratzeko Europako LIFE proiekturik handiena da gaur aurkeztu dutena.
Bilbao sailburuordeak aurkezpenean nabarmendu duenez, «Euskadik hamarkada bat baino gehiagoz erakutsi du natura-ondarearen babesa ez dela gehigarri bat: erabaki politiko kontziente, estrategiko eta herrialdekoa da. Eta ez gara planez bakarrik ari, ekintzez ari gara: gure lurraldearen % 24,2 babestuta dago, % 30ekoaren europar helburutik oso gertu. Euskadik, gainera, sei hezegune ditu babestuta Ramsar Konbentzioaren arabera. Horietako bat Txingudikoa da, eta guztira 1.700 hektarea inguru hartzen dituzte”.
Era berean, sailburuordeak azpimarratu du Euskadi dela natura-ondarea kontserbatzeko inbertsio handiena egiten duen lurraldeetako bat: urteko batezbestekoa 98,6 eurokoa da hektareako, Europako batezbestekoaren oso gainetik (63,2 euro).
Proiektu eraldatzailea
“LIFE Humedales Impulsando el conocimiento, la gestión y la restauración de los humedales Red Natura 2000 en España” proiektuak arreta berezia jarriko du hezeguneen ekosistemak eta lehentasunezko habitaten eta espezieen kontserbazio-egoera berreskuratzean. Horrela, datozen 10 urteetan 26.100 hektarea baino gehiago zaharberrituko dira. Guztira, 284 jarduketa jarriko dira abian 17 autonomia-erkidegoetako Natura 2000 Sareko 107 gunetan dauden hezeguneetan.
Hasierako aurrekontua 160 milioi eurokoa da, baina 271 milioira iritsiko da. Bazkide diren 24 erakundek parte hartzen dute proiektuan, eta horien artean daude Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiak ere.
Hezeguneak, planetako giltzurrunak
Gaur, Hezeguneen Munduko Egunean, nazioarteko komunitateak ekosistema horiei balioa ematen die, funtsezkoak baitira biodibertsitatea eta pertsonen eta planetaren osasuna kontserbatzeko.
«Eusko Jaurlaritzatik horrelako proiektuen aldeko apustua egiten dugu, hezegune erresilienteak nahi ditugulako, konektatuak, klima-aldaketara egokitzeko eta oinarrizko ekosistema-zerbitzuak eskaintzeko gai direnak, hezeguneak lehengoratzea ez baita kontu teknikoa: pertsonen bizitzan eragin zuzena duen erabaki politikoa da. Eta enplegu berdea sortzea, belaunaldi berriak gure Ekoetxea Saretik prestatzea eta herri-harrotasuna eraikitzea ere badakar, bakarrak egiten gaituzten horretatik abiatuta: gure lurraldea eta hura zaintzeko dugun modua», amaitu du Josu Bilbao sailburuordeak.






























