Mungialdeak bat egin du Basque Segurtasun Foroarekin

  • Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Maruri-Jatabe, Meñaka eta Mungiako 40 ordezkari inguru parte hartu dute gaurko topaketan.

Mungiak Basque Segurtasun Foroaren 15. saioa hartu du gaur arratsaldean. Segurtasun Sailak antolatutako lankidetza-gunea da foroa, eskualde bakoitzeko segurtasunaren egoera aztertzeko eta epe ertain eta luzera planteatzen diren erronkei buruz hausnartzeko.

Ekitaldiak Mungialdeko 40 eragile instituzional, sozial eta ekonomiko inguru bildu ditu. Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Maruri-Jatabe, Meñaka eta Mungiako ordezkariek parte hartu dute topaketan. Oraingo honetan, bileran parte hartu dute Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko, Bizkaiko Foru Aldundiko eta inguruko udaletako ordezkariek, ertzainek eta udaltzaingoek, babes zibilak, suhiltzaileek, Osakidetzak, denda eta ostalaritza elkarteek, ikastetxeek, erretiratuek eta kirol-klubek.

Topaketan, metodologia parte-hartzaileen bidez, bertan daudenen diagnostikoak eta proposamenak jaso dira, administrazioen eta inplikatutako eragileen arteko lankidetza indartzera bideratuta, egungo eta etorkizuneko segurtasun-erronken aurrean erantzun bateratua hobetzeko, hala nola larrialdien kudeaketa, klima-aldaketaren eragina, herritarren segurtasuna, ziberdelinkuentzia, emakumeen aurkako indarkeria, trafikoa eta droga-kontsumoa, etab.

Prozesu parte-hartzailea Euskadi osoan

Gaurkoa Basque Segurtasun Foroaren hamabosgarren ekitaldia izan da. Mungialdeko bileraren aurretik Goierrin, Arabar Errioxan eta Mendialdean, Oarsoaldean, Bilbon, Aiaraldean, Urola Kostan, Lea-Artibain, Debabarrenan, Ezkerraldean, Enkarterrin, Debagoienan, Araban eta Gipuzkoan egin dira.

Basque Segurtasun Foroa parte-hartze prozesu bat da, segurtasunari buruzko diagnostiko partekatu bat ikuspegi integral batetik eraikitzeko. Prozesu horretan, hainbat erakundek, entitatek eta eragilek topagune bat izango dute kezkatzen dituen segurtasunarekin lotutako gaiak lantzeko: herritarren segurtasuna, larrialdi klimatikoa, mugikortasuna, ekitaldi handiak, zibersegurtasuna, larrialdiak…

Foroaren hurrengo bilera otsailaren 18an, Irunen, egingo da.