Bengoetxea lehendakariordeak euskal sektoreari babes instituzionala emango dio Goya sarien ekitaldian

Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Bartzelonan izango da datorren otsailaren 28an, Goya sarien galan, erakundeen babesa euskal ikus-entzunezkoen sektoreari helarazteko. Edizio honetan, euskal sektoreak guztira 45 izendapen ditu 23 kategoriatan

Aurretik, lehendakariordeak babes hori sektorearekin partekatzeko aukera izango du aurrez aurre, EITBk euskal ikus-entzunezkoen sektoreko ordezkariekin Bartzelonan antolatutako topaketan.