Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordeak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia bisitatu du

Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordea Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian izan da gaur goizean, Akademiaren funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko. Jon Goikolea Arkauteko zuzendari nagusiak eta Olga Fernandino Administrazio eta Zerbitzu zuzendariak Jon Andoni Atutxa (Euzko Abertzaleak) eta Amaia Martinez (Talde Mistoa-Vox) legebiltzarkideak hartu dituzte gaur goizean. Legebiltzarkideek Akademiaren inguruko arlo hauek bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte:

  • Digitalizazio-prozesuak, hala nola Arkampus 2026 programa, Ertzaintzako agenteak etengabe birziklatzeko.
  • Hautaketa- eta ebaluazio-prozesuen funtzionamendua.
  • Barnetegia berriro irekitzea martxan dauden obrak bisitatuz.

Gainera, bisitan zehar, Legebiltzarreko ordezkaritzak aukera izan du Akademiako hainbat gune ezagutzeko eta Jorge Díez Elorzaren omenezko kontzentrazioan parte hartzeko.