Osasun Departamentuak eta Farmazialarien Elkargoak informazio-ekintza berri bat abiarazi dute, «Zero Akats» kanpainaren barruan, risperidona sendagaiaren ahozko disoluzioa modu seguruan erabiltzeko

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak eta Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak (COFNA) beste jarduera bateratu bat abiarazi dute risperidonaren ahozko disoluzioarekin lotutako medikazio-akatsak prebenitzeko. Medikamentu hau eskizofrenia bezalako nahasmenduen tratamenduan egokia da, besteak beste. Ekimen hau » Zero Akats» kanpainaren barruan kokatzen da, bi erakundeek 2018an hasi zuten lankidetza-estrategia medikazio-akatsak prebenitzeko.