Gobernua herri-akusazio gisa aurkeztuko da Sarrigurengo emakume baten ustezko hilketa matxistaren auzian

Nafarroako Gobernua herri-akusazio gisa aurkeztuko da otsailaren 20an Sarrigurengo emakume bat hil zen indarkeria matxistako ustezko krimenagatik irekitako auzi penalean. Gertaera berean, ustezko egilearen ama ere zauritu zen, hildako emakumearen bikotekidea.