Dantzalabearen egonaldi artistikoak sorkuntza bultzatzeko eta Bizkaiko eta beste lurralde batzuetako dantzaren sare profesionala sendotzen laguntzeko sortu dira.
Deialdi honetan, Oihana Varela dantza sortzaile, zuzendari eta ikertzaileak, Andrés Beladiez zuzendari eta antzerkigileak eta Sonia Camara Barakaldo Antzokiko zuzendariak osatutako balorazio batzordeak proiektu hauek hautatu ditu:
Aitzol Iraolaren (Zirriborro Proiektua) «Désir», Bizkaiko artista/konpainia berrientzako sorkuntza egonaldiaren kategorian.
Natalia Navarroren (Navir Danza), «A cuatro», beste lurraldeetako artista/konpainia berrientzako sorkuntza egonaldiaren kategorian.
Denis Martinez Roquearen (Aldaketa Dantza Konpainia) «Oniria «, Bizkaiko artista/konpainia finkatuentzako sorkuntza egonaldiaren kategorian.
LaCerdaren «Fiebre», beste lurraldeetako artista/konpainia finkatuentzako sorkuntza egonaldiaren kategorian.
Helburu nagusia artisten zerbitzura dagoen tresna bat izatea da, sortzaileei baldintza materialak eta espazialak eskainiz, eta, aldi berean, Barakaldo Antzokiaren beraren jarduera-eragile bilakatuz.
Gainera, horien bidez profesionalizazioan eta prestakuntzan lagundu nahi da, bai artista finkatuen kasuan, bai ibilbide laburragoa duten artista berrien kasuan, herritarrei dantza garaikideari lotutako hausnarketa artistikorako sarbidea errazten zaien bitartean.
Guztira 7.260 €-ko lau egoitza artistikoak 2026ko martxotik abendura bitartean egingo dira, eta bakoitzak bi asteko iraupena izango du.






























