Foru Exekutiboko Turismo Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako turismo gastronomikoa sustatzeko jarduera bat egin du astearte honetan, eta Tuterako orburua eta udaberriko gainerako barazkietan oinarritu da (zainzuriak, kukuluak, tipulinak, ilarrak, babak eta baratxuri samurrak, besteak beste). Jardunaldian parte hartu du Kultura, Kirol eta Turismo kontseilaria den Rebeca Esnaolak, eta bertan izan dira, baita ere, Estatuko nahiz eskualdeko eta Frantzia hegoaldeko sare sozialetako hogeita hamar bat eduki-sortzaile eta kazetari. Guztira, gonbidatuek 4,5 milioi jarraitzaile baino gehiago dituzte sare sozialetan, bidaietan, gastronomian eta bizi-estiloan interesa dutenetan.
Inicio
Albisteak-AN Nafarroak bere turismo gastronomikoa sustatu du Erriberan hogeita hamar bat kazetari eta...






























