Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak 10etik 8,17ko balorazioa lortu du 2025eko Herritarren Gogobetetasun Inkestan

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak (SNS-O) 10etik 8,17 puntuko balorazioa lortu du «2025ean Artatutako Herritarren Gogobetetasun Inkestan», 2024an baino pixka bat gehiago (8,11 puntu). Zehazki, gogobetetze orokorra 8,13 da lehen mailako arretan (7,99 2024an) eta 8,21 ospitale-arretan (8,23 2024an). Emaitza horiek jasotzen dituen txostena SNS-Oren webgunean argitaratu da.