Lurralde Kohesioak kamioiak eta autobusak gidatzeko baimenak lortzeko 900 eurorainoko laguntzak ezartzen ditu

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 150.000 euroko dirulaguntza deialdia onartu du, hurrenez hurren kamioiak eta autobusak maneiatzeko gaitzen duten C eta D gidabaimenak lortzeko prestakuntza ikastaroak egiten laguntzeko. Foru Gobernuak 900 eurorainoko laguntzak ematea aurreikusi du, egindako prestakuntzaren eta lortu nahi den baimen motaren arabera.