Nafarroak bere Aholkularitza Juridikoa indartzen du eta kalitate demokratikoan duen funtsezko papera nabarmentzen du

A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra.
F* 2026_04_28
T* Vicepte Remírez y pte del TSNJ reciben a los nuevos letrados del Gobierno de Navarra
L* Palacio de Navarra, Pamplona.

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Jauregian hartu ditu gaur goizean Foru Gobernuaren Aholkularitza Juridikoko Zerbitzuan sartu berri diren hiru abokatuak, oposizio prozesua gainditu ondoren. Maite López, Miguel Panero eta Itziar San Martín dira ekitaldi instituzionaleko protagonistak, eta Javier Remírez lehen lehendakariorde, Lehendakaritza eta Berdintasun kontseilari eta Nafarroako Gobernuko bozeramailea izan da ekitaldiko buru. Jose Julián Huarte Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak ere parte hartu du ekitaldian.