ESIak ingurumen-kudeaketa bultzatzen du unibertsitateko osasun-prestakuntzan

Ekimena “Opciones críticas ante los retos del mundo global – Aukera kritikoak mundu globalaren erronken aurrean” irakasgaiaren barruan kokatzen da. Ekimen honen helburua  egungo gizarteak eta, bereziki, osasun-sistemak gizartean, ekonomian eta ingurumenean dituen erronkei buruzko gogoeta etikoa, kritikoa eta konprometitua sustatzea da.

Arloko teknikariaren, Amamia Valeroren, esku-hartzea klima-aldaketari buruzko gai-multzoaren barruan garatu da eta osasun-erakundeek ingurunea babesteko eta laguntza jasangarria sustatzeko betetzen duten funtsezko eginkizunean jarri du arreta. Saioan zehar funtsezko alderdiak jorratu dira, hala nola jarduera sanitarioaren karbono-aztarna, hondakinen kudeaketa eta murrizketa, kontsumo energetikoa, erabilera bakarreko materialen erabilera arduratsua eta asistentzia-eredu jasangarriagoetarantz aurrera egiteko aukerak, betiere arretaren kalitateari eta segurtasunari kalterik egin gabe. 

Prestakuntza-ekintza hau bat dator ingurumen-jasangarritasuna osasun-jardueraren zeharkako ardatz gisa integratzearen alde egiten duten Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta ESIren Plan Estrategikoarekin eta Osakidetzaren ildo estrategikoekin, pertsonen eta pertsona horiek bizi diren ingurunearen osasunarekiko konpromisoa indartuz. 

Erizaintzako ikasleek oso positiboki baloratu dute saioa eta nabarmendu dute aukera eman dietela etorkizuneko praktika profesionalaren eguneroko erabakiek eta ekintzek ingurumenari eta, ondorioz, biztanleriaren osasunari dagokienez duten eraginaz jabetzeko  —baliabideen erabileratik hasi eta hondakinen bereizketa zuzenera edo prozeduren eraginkortasunera arte— . 

Ikasleek azpimarratu dute, gainera, prestakuntza mota hau funtsezkoa dela erizaintza arduratsuagoa, informatuagoa eta konprometituagoa lortzeko, egungo erronka globalei erantzuteko eta klima-aldaketaren aurrean osasun-sistema jasangarriagoak eta erresilienteagoak eraikitzen aktiboki laguntzeko prestatuta dagoena.