Nafarroako Gobernuak eztabaida ireki du toki entitateekin Natura 2000 Sareko guneek gizarteari eskaintzen dizkioten ingurumen onurei buruz

El consejero de Desarrollo Rural y Medio Ambiente, José Mari Aierdi, participa en la apertura de la jornada sobre servicios ecosistémicos y equilibrio territorial de Navarra en el que participan un nutrido grupo de representantes de entidades locales de toda la Comunidad Foral ligadas a la Red Natura 2000. IÑIGO ALZUGARAY / GOBIERNO DE NAVARRA

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak lan jardunaldi bat egin du gaur Ablitasen, Nafarroako hainbat eremutako udal ordezkariekin, Natura 2000 Sarean elkartutako naturagune babestuek duten zereginari buruzko gogoeta eta eztabaida gune bat irekitzeko. Hala, espazio horiek eskaintzen dituzten zerbitzu ekosistemikoen balioa aztertu da, bai eta gizarteari egiten dizkioten ekarpenak ere, besteak beste, erregulazio klimatikoari eta CO2 atzitzeari, uraren kalitateari, uholde eta suteen prebentzioari edo jolas- eta kultura-erabilerei dagokienez.