Osasun Departamentuak landa-eremuetan, biztanle gutxiko udalerrietako edo isolatuta dauden herrietako farmaziak mantentzeko diru laguntzak argitaratu ditu

Osasun Departamentuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu du landaguneetan, biztanle gutxiko udalerrietan edo geografikoki bakartuta dauden udalerrietan dauden farmaziak mantentzea finantzatzeko laguntzen deialdia. Departamentuak 80.000 euro bideratuko ditu diru-laguntza horretarako, eta ekainaren 24ra arte eskatu ahal izango da, izapide-fitxaren bidez.