Chivite Lehendakariak Gobernuak Tuterako Sofia Erregina Ospitalea modernizatzeko duen konpromisoa berretsi du Farmazia-zerbitzu berria ezagutzeko egindako bisitan

Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakaria eta Fernando Dominguez Osasun kontseilaria Tuterako Sofia Erregina Ospitaleko farmazia berria ezagutzea joan dira astelehen honetan. Zerbitzu hori eraberritzeko, 2,1 milioi euroko inbertsioa egin behar izan da. Horrela, azalera bikoitza du orain eta farmazia modernoagoa, seguruagoa eta eraginkorragoa.