Bilbao Orkestra Sinfonikoak musika hurbiltzen du Gurutzetako Unibertsitate Ospitalera

Emanaldia 11:30ean izan da eta ordubete inguruko iraupena izan du. Hari-instrumentuak eta perkusioa elkarrekin aritu dira paziente, senide eta profesionalei topagune kulturala eskainiz.

Kontzertu hau laguntza-guneetan musikaren presentzia sustatzeko BOSen eta Ospitalearen arteko lankidetzaren parte da, ingurune atseginagoak eta humanizatuagoak sortzen lagunduz. Ekimena Orkestrak kultura hainbat espazio publikotara eramateko eta musikarako sarbidea sustatzeko duen programaren barruan kokatzen da.