Iruñeko aireportuko aireko konektibitatea hobetzeko lizitazio berria argitaratu da

IRATI AIZPURUA

Nafarroako Gobernuak Europar Batasunaren Kontratazio Atarian kontratazio publikoko prozedura berri bat argitaratu du, Iruñeko/Noaingo aireportuko aireko konektibitatea hobetzeko. Era horretan, neurri horren bitartez, bi hegaldi nazionalen eskaintza egonkortu nahi da 2026 eta 2028 urte artean.