Exekutiboak 456.000 euro jarriko ditu autokarabanek gaua igarotzeko eremu berriak gaitzeko toki-erakundeentzat

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, baimena eman du diru-laguntzen deialdi berri bat egiteko, toki-erakundeek autokarabanen, iragaitzazko karabanen eta antzeko ibilgailuen turismo ibiltarirako gaua igarotzeko eremuak ezar ditzaten. Exekutiboak guztira 455.952,14 euro jarriko ditu gaua igarotzeko eremu berriak sortzeko nahiz dagoeneko erabiltzen diren geldialdi eta aparkaleku eremuak jarduera horren erregulazio berrira (duela bi urte onartua) egokitzeko laguntzetarako.