Nafarroak 2025. urtea 6.213 milioi euroko gastu errealarekin eta %91ko gauzatzearekin itxi zuen

Nafarroako Gobernuak 2025eko Kontu Orokorrei buruzko Foru Legearen proiektua onartu eta Nafarroako Parlamentura igorri du, behin betiko onar dezan, Kontuen Ganberak irizpena eman ondoren. Horren arabera, iaz aurrekontu finkatuaren %91,23 gauzatu zen, eta 6.213,89 milioi euroko gastu erreala egin zen.