Nafarroako Gobernuak amaitu du abuztuaren 12ko eklipse osoaren 20 behaketa-puntu ofizialekin segurtasuna koordinatzeko topaketen bigarren txanda

A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra
F* 2026_04_14
T* Primera junta de seguridad con entidades locales a propósito del eclipse del 12 de agosto
L* Ayuntamiento de Lerín.

Nafarroako Gobernuak, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren bitartez, eta Gobernuaren Ordezkaritzarekin batera, bigarren bilera telematikoa egin du gaur goizean Tafallarekin, abuztuaren 12an izango den eklipse osoaren 20 behaketa-puntu ofizialekin segurtasuna koordinatzeko. Topaketa horietan, prebentzio- eta segurtasun-ekintzen aurrerapen- eta garapen-maila egiaztatu da, eklipsearen egunerako puntu bakoitzak antolatu dituen jarduerei begira.