Jai Alai Zarautz Erremonte Txapelketa aurkeztu da Zarauzko udaletxean. 16 erremontarik hartuko dute parte A eta B txapelketetan banatuta.
Hiru egunez jokatuko da, uztailaren 31n eta abuztuaren 1ean finalerdiak eta abuztuaren 2an finalak. Gainera igandeko finalak ETBn eskainiko dira. Hiru jaialdiak arratsaldeko 18:30etan hasiko dira eta Ariztbatalde frontoian jokatuko dira.
Ostiralean, uztailaren 31n, lehenengo bi finalerdiak lehiatuko dira. B txapelketako partidak irekiko du jaialdia eta Martixpe-Aiestaran VI.a bikotea Deskarga-Eskuderoren aurka arituko da. Ondoren A taldeko finalerdiak hartuko du erreleboa. Bertan, Aldane-Barrenetxea IV, Goikoetxea V-Azpiroz bikoteen arteko lehiaz gozatuko dute ikusleek.
Larunbatean, abuztuaren 1ean bigarren finalerdiak jokatuko dira. B taldean, Susperregi eta Goikoetxea VI.ak, Aiestaran VII.a eta Ugarte II.a izango dituzte aurrez aurre. A taldeko bigarren finalerdia, Segurola-Juanenea bikoteak, Ezkurra II.a-Larrañagaren aurka lehiatuko dute.
Irabazleek finalak abuztuaren 2an, igandean, izango dituzte. Partida guztiak set formatuan jokatuko dira.































