SENSORFIT-4HEARTek lortu dituen emaitzek berresten dute ariketa fisikoko programa eta urruneko monitorizazio-plataforma eraginkorrak direla eiekzio-frakzio kontserbatua duen bihotz-gutxiegitasuna duten pazienteen gaitasun funtzionala eta bizi-kalitatea hobetzeko. Horixe azaldu du Navarrabiomed-Miguel Servet Fundazioa buru izan den partzuergoak. Horren partaide izan dira Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa, Nafarroako Unibertsitateko Cima, NAITEC teknologia-zentroa, Lorpeland eta 540 enpresak eta ADItech ikerketa kliniko eta biomedikoa eta garapen teknologikoa uztartzen dituen diziplina anitzeko taldea. EGEF Eskualde Garapeneko Europako Funtsak kofinantzatu du proiektua, Nafarroako 2021-2027 EGEF programaren bidez, baita Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak ere, I+Gko proiektu estrategikoentzako laguntzen 2023-2026 deialdiaren bidez, zeinak 1,14 milioi euroko laguntza eman baitzuen.
Inicio
Albisteak-AN SENSORFIT-4HEARTek ariketa fisikoaren preskripzio pertsonalizatua baliozkotu du bihotz-gutxiegitasunaren tratamendu gisa






























