Lurralde Kohesiorako Departamentuak Santsoain ibaiaren bi ertzak konektatu ditu Oletan, oinezkoentzako eta bizikletentzako pasabide baten bitartez

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Santsoain ibaiaren gaineko oinezkoentzako eta bizikletentzako pasabide berria gauzatu du.
Jarduketa horrek ibilgailuen, oinezkoen eta txirrindularien segurtasuna eta mugikortasuna hobetuko ditu udalerrian, bi ertzak NA-5110 tokiko errepidearen zubiaren bitartez bakarrik komunikatzen baitziren orain arte.