Alfaro lehendakariordeak gazteriaren ahotsa kontuan hartuko duen “demokrazia anitza” aldarrikatu du

Nafarroako Gobernuko hirugarren lehendakariordea eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria den Begoña Alfaro gaur goizean egon da “Nafarroan gazteen parte-hartzea bultzatzen” proiektuan parte hartzen duten 35 gazterekin. Proiektua Erasmus+ Gazteria Europako programan kokatzen da. Alfarok gazteei gogorarazi die “demokraziak beti izan behar duela gazteen ahotsa kontuan hartzen duen begirada anitza.