Chivite lehendakariak eta Osasun kontseilariak eskerrak eman dizkiete osasun arloko langile guztiei

Maria Chivite Navascues Nafarroako lehendakariak eta Fernando Dominguez Osasun kontseilariak Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Larrialdi Zerbitzutik jarraitu dute gaur goizean 2025eko sanferminetako entzierroetarako osasun-dispositiboaren lana. Jaietako egun guztietan, goizean goizetik, estamentu guztietako profesional-talde zabal bat lanean ari da entzierroetan zaurituta egoteagatik zentrora eraman dituzten pertsonak artatzeko, ohiko osasun-laguntzarekin jarraitzeaz gain.