Nafarroako Gobernuak Politika Publikoen Ebaluazio Sarea sortu du, kudeaketa eraginkorrago, gardenago eta iraunkorrago batean aurrera egiteko

Nafarroako Gobernuak sare bat sortu du politika publikoen ebaluazioa eta jarraipena indartzeko, politika horien eraginkortasunean, kontu-ematean eta gardentasunean aurrera egiteko. Printzearen Gotorlekua egoitzan izan da gaur Politika Publikoen Plangintza, Jarraipen eta Ebaluaziorako Nafarroako Sarea eratzeko bilkura, zeinaren helburu nagusia baita ebaluazioa instituzionalizatzea Foru Administrazioan.