Nafarroako Gobernuak eta Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziak (AECID) antolatuta, Estatuaren eta Latinoamerikaren Egiaren Batzordeen nazioarteko topaketa bat antolatu da astearte eta asteazken honetarako, azaroak 11 eta 12, «Baluarte» Nafarroako Kongresu Jauregiko eta Auditorimeko Luneta aretoan.
Irekiera ekitaldian, Ana Ollo lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak erakunde horien garrantzia azpimarratu du, gatazka eta erregimen desberdinetako biktimen memoria eta erreparazioa bilatzen baitute, baita Nafarroak 2015etik aurrera memoria, bizikidetza eta giza eskubideen politika publikoetan izan duen ibilbidea ere. Hala, bereziki azpimarratu nahi izan du Ollok justiziaren, egiaren eta biktimen erreparazioaren esparruan, Foru Komunitatea erreferente den aldetik eta nazioarteko sare bat garatzeko lanean ari baita.






























