Eusko Jaurlaritzak furgoneten pisuaren kontrola indartuko du

Kontrolak astearte eta asteazken honetan burutuko dira Euskadiko kale eta errepideetan.

Ertzaintzak, Euskadiko udaltzaingoekin koordinatuta, furgoneten pisua zaintzeko eta kontrolatzeko kanpaina indartuko du abenduaren 2an eta 3an, bide-segurtasuna hobetzeko helburuarekin. Horrez gainera, zama ea oker antolatuta dagoen egiaztatuko dute eta ibilgailuen dokumentazioa eta baldintza teknikoak aztertuko dituzte.

Errefortzu-kanpaina hau, trafikoa eta garraioa zaintzeko eta kontrolatzeko urte osorako programatutako 32 kanpainen egutegiaren barruan kokatzen da.