Ospitalean, gune hauetan egin dira ariketak: 1. solairuko D blokean (Urologia-Nefrologia) eta Kanpo-kontsultak 2 gunean (beheko solairua, Pneumologia eta Dermatologia).
Simulakro guztietan, bai lehen mailako arretako zentroetan, bai ospitalean, inplikatutako langileek jarrera eredugarria izan dute: komunikazio argia izan dute; paziente nahiz senideei lasaitasuna transmititu diete; gelak egiaztatu dituzte; eta elkargunera seguru joateko koordinazioa erakutsi dute.
Ekintza horiek Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIak segurtasunarekin eta etengabeko hobekuntzarekin duen konpromisoaren parte dira, eta bermatzen du langileak eta erabiltzaileak prest egongo direla modu koordinatuan erantzuteko edozein larrialdi-egoera gertatuz gero.




























