Aviron Bayonnais eta La Rochelle taldeen arteko partidarekin itzuliko da Euskal Errugbia

Kirol hitzordua martxoaren 28an izango da, larunbata, eta hainbat jarduera izango ditu fan zone-an

Donostiak Frantziako ligako TOP-14ko partida bat hartuko du datorren larunbatean, martxoak 28, Anoeta Estadioan. Oraingo honetan, Aviron Bayonnaisek La Rochelle taldearen aurka jokatuko du.

Partida 21:00etan hasiko da, eta antolatzaileak bi taldeetako zaleen zain daude, mugaren alde honetako jarraitzaile ugariez gain, eta horrek Anoeta Estadioa berriro beteko dela aurreikusten du, errugbi partida handi batez gozatzeko.

Gainera, arratsaldeko 16:00etatik aurrera jarduera ugari izango dira Iparraldeko klubak estadioaren inguruan jarriko duen fan zonean: zaleen gunea, jokalarien etorrera, food trucks, merchandising denda ofiziala, besteak beste. Hori guztia kolore txuri-urdinak ezaugarri dituen espazio batean, Baionako klubak Realarekin eta Donostiako hiriarekin partekatzen duena.