Joko-aretoek eta apustu-lokalek nahitaez kontrolatu behar dituzte sartzeak ostegunetik aurrera

Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilari Inma Juríok gaurko Gobernu Bileraren ostean emandako prentsaurrekoan jakinarazi duenez, ostegun honetatik aurrera, martxoaren 26tik aurrera, indarrean sartuko dira bai joko-aretoetako eta apustu-lokaletako sarbideen kontrol eraginkorra, bai ostalaritzako lokaletan jarritako kirol-apustuen makinak erabili ahal izateko identifikatzeko derrigortasuna. Bi neurri horiek Nafarroako Joko eta Apustuen Erregelamendu Orokorrak arautzen ditu. Erregelamendu hori duela urtebete onartu zen eta 21/2022 Foru Legea garatzen du.