Nafarroak enpleguaren sorrera sendotu du, 5.529 afiliatu gehiago eta 722 langabe gutxiago izan baitira urtebetean

Nafarroak enplegua sortzen jarraitzen d u. Gizarte Segurantzaren otsaileko datuen arabera, urtarriletik hona 1.642 afiliatu gehiago izan dira, %0,52 gehiago. Beraz, enplegua sortzeko bidera itzuli da, eta modu esanguratsuan egin da, gainera. Izan ere, serie historikoan otsailean izandako hirugarren igoerarik handiena da. Urtetik urterako terminoetan, lan-merkatuan 5.529 afiliazio gehiago daude, zehazki, duela urtebete baino %1,78 gehiago. Otsaileko batez besteko afiliazioa 316.535ekoa izan da. Azken finean, enplegu-maila kota historikoetan kokatzen jarraitzen da.