Martxoa hilabete batez ere beroa izan da ipar partean eta normala hego partean, baina oso beroa isurialde kantauriarrean eta Pirinioetako eskualde txiki batean. Prezipitazioei dagokienez, hilabetea oso heterogeneoa izan da, eta ezaugarri hezeak eta oso hezeak nagusitzen dira hegoaldeko herenean; Nafarroako gainerako lekuetan, berriz, karaktere heze, normal eta lehorrak dira azalera handiena hartzen dutenak, baina oso lehor eta oso hezeak ere agertzen dira. Urtegietan bildutako ura gutxitu egin da: joan den hilean %88 zen, eta orain %85 da.






























