“Betebehar legalak eta fiskalak” saio teoriko-praktikoa irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat

Man in eyeglasses and shirt and smiling woman in blouse standing near board dreamily presenting new project to colleagues. Group of young people working together in modern white office

Hondarribiko Udalak saio teoriko-praktiko berezia antolatu du, irabazi-asmorik gabeko erakundeen lege- eta kontabilitate-esparrua hobeto ulertzeko eta praktikan aplikatzeko. Saioan, elkarte bat sortzeko eta bertan parte hartzeko kontuan hartu beharreko alderdiak aztertuko dira.

Parte-hartzea aktiboa eta interaktiboa izango da. Parte-hartzaileek beren kasuak partekatu ahal izango dituzte, eta eguneroko kudeaketa erraztuko duten trikimailuak, tresnak eta programak ezagutu eta eramateko aukera izango dute.

  • Eguna eta ordua: apirilaren 24a, 18:00-20:00
  • Lekua: Kultur Etxea
  • Hizkuntza: Euskara / Gaztelania

Helburuak

  • Irabazi-asmorik gabeko erakunde baten lege-esparrua ulertzea eta integratzea.
  • Administrazio- eta kontabilitate-jardunbide egokiak ezagutzea eta aplikatzea.
  • Parte hartzen duten erakundeen esperientziak eta ikaskuntzak partekatzea.
  • Antolaketa-kudeaketa erraztuko duten tresnak eta programa praktikoak identifikatzea eta aplikatzea.

Programa

  1. Irabazi-asmorik gabeko erakundeak: kontun hartu beharrekoak
  2. Kontabilitatearen kudeaketa
  3. Tresna eta programa praktikoak

Saioan parte hartzeko izena eman behar da, [email protected] helbide elektronikora idatzita edo  943 111 239 telefonora deituta.