Hondarribiko Udalak, 2026ko udako denboraldiari begira, Europa Pasealekuan hiru izozki-postu jartzeko eta ustiatzeko baimena eskatzeko epea zabaldu du.
Baimenak 2026ko ekainaren 1etik irailaren 15era arteko indarraldia izango du eta esleipena zozketa bidez egingo da, baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko eta juridiko guztien artean. Besteak beste, eskatzaileek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak, eta erantzukizun zibileko asegurua eduki beharko dute.
Eskabideak aurkezteko epea apirilaren 24tik maiatzaren 4ra arte egongo da zabalik.
Interesdunek informazio guztia eta beharrezko dokumentazioa hondarribia.eus webgunean kontsulta dezakete.





























