Next Generation-EU funtsekin birgaitze publikorako ateratako lau proiektu amaitzeko epea luzatzea erabaki du Nafarroak

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioaren (egun, Etxebizitza eta Hiri Agenda Ministerioa) hitzarmenari eranskin bat gehitzea onartu du, 2021ean Next Generation-EB funtsekin birgaitze publikorako ateratako lau proiektu enblematiko amaitzeko; hala nola, Iruñeko Marqués de Rozalejo Jauregia berritzea, Nafarroako Memoria Institutuaren egoitza izateko; Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Green Smart & Sustainable Campusa bultzatzea; Eraikuntzaren Industrializazio eta Robotika Zentro berri bat eraikitzea, hori ere Nafarroako hiriburuan; eta Ascunce Etxea birgaitzea Nabaskozen, despopulazioaren aurkako borrokan laguntzeko, Pirinioko herri horretan elkartzeko eta aisiarako erreferentziazko gune bat sortzearekin batera.