Hiriko Soinuaken lehiaketaren 8. edizioak uztailaren 2rarte ireki du izen-emate epea Barakaldon

Barakaldoko Udalak Hiriko Soinuaken lehiaketa antolatu du zortzigarren urtez jarraian, Euskadi mailan artista berriak bilatzeko. Izena emateko epea uztailaren 2rarte egongo da irekita. Lehiaketak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren babesa izaten jarraitzen du.

Sarien artean, Gaua Produccionesen estudioetan disko bat grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea, kategoria nagusiko talde irabazlearentzat eta Barakaldoko talde onenarentzat. BBK-Berdintasun eta Euskara sarietako irabazleek, ordea, 4 abestiko EP bat grabatuko dute.

Barakaldo, BBK-Berdintasun eta kategoria nagusiko bederatzi finalistek zuzenean joko dute irailaren 26an Barakaldoko San Bizente parkean egingo den finalean. Epaimahai profesionalak erabakiko du, zuzenean, Euskarazko artistarik onena.

Lehiaketako lau kategorietako proiektu irabazleak urriaren 23an eta 24an arituko dira Herriko plazan egingo den festibalean, ibilbide ezaguna duten taldeekin batera. Finala eta jaialdia doakoak izango dira.

«Iaz Barakaldoko 39 proiektuk eman zuten izena, parte-hartzaile guztien %27, eta %30eko hazkundearekin 2024ko zifrarekiko. Euskarazko artisten ordezkaritza ere handitu zen, 64 inskripzio guztira; baita BBK-Berdintasun sarirako hautagai izan ziren proiektuena ere. Gainera, parte hartze orokorrak etengabe egin du gora 2019ko lehen edizioaz geroztik.

146 parte-hartzaile izatea zifra oso ona da Hiriko Soinuak lehiaketa batentzat. Baina nahiz eta listoia oso altu dagoen, hazten jarraitzeko eta, oro har, Euskadiko talentu berriei eta, bereziki, Barakaldokoei laguntzen jarraitzeko ilusioa daukagu.

Parte-hartzearen zifrak alde batera utzita, saritutako proposamenen kalitatea nabarmendu daiteke. Aurreko edizioetan, Sara Zozaya, Monday Potions, Laztana Laztana, Deep Sea Monk edo Edgar Allan Pop bezalako artistak saritu ditugu, besteak beste. Publikoaren eta berezitutako komunikabideen onespena daukaten proiektuak, alegia.

Onena espero dugu lehiaketaren zortzigarren edizio honetatik eta sortzen ari diren artista eta taldeak parte hartzera animatzen ditugu «, adierazi du Jonathan Martin Barakaldoko Udaleko Gazteria zinegotziak.

Nola parte har daiteke?

www.barakaldo.eus webgunean dagoen izen-emate fitxa bete eta [email protected] helbidera bidali uztailaren 2a baino lehen (2a barne), mp3 formatuko 2 abestirekin, promozio-argazki batekin eta proiektuaren biografiarekin batera, eta taldekideen NANaren edo errolda-ziurtagiriaren fotokopia, jatorria EAEkoa dela egiaztatzen duena. Gutxienez Barakaldon erroldatutako kide bat dutela egiaztatzen duten musika-proiektuek Barakaldoko Artista Onenaren saria jasotzeko aukera izango dute, baita gainerako kategorietakoak ere (behean adierazitako baldintzak betez gero). Taldekideen % 50, gutxienez, emakumeak direla egiaztatzen duten musika-proiektuek BBK-Berdintasun Saria lortzeko hautagai izango dira, gainerako kategorietan parte hartzeaz gain (behean adierazitako baldintzak betetzen badituzte).

KATEGORIAK ETA SARIAK

Kategoria nagusiko artistarik onena

  • Disko bat grabatu, ekoitzi eta masterizatzea Gaua Produccionesen estudioan.
  • Emanaldia Hiriko Soinuak jaialdian

Barakaldoko artistarik onena

  • Disko bat grabatu, ekoitzi eta masterizatzea Gaua Produccionesen estudioan.
  • Emanaldia Hiriko Soinuak jaialdian

BBK-Berdintasun saria

  • 4 abestik osatutako EP bat grabatu, ekoitzi eta masterizatzea Gaua Produccionesen estudioan.
  • Emanaldia Hiriko Soinuak jaialdian

Euskarazko artistarik onena

  • 4 abestik osatutako EP bat grabatu, ekoitzi eta masterizatzea Gaua Produccionesen estudioan.
  • Emanaldia Hiriko Soinuak jaialdian

NORK PARTE HAR DEZAKE?

Baldintza hauek betetzen dituzten musika-proiektu guztiek eman ahal izango dute izena lehiaketan: -Proiektuko kide bat, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea.

-Proiektuko kideak 16 urtetik gorakoak izatea.

-Izena emateko unean ez dezatela editaturiko disko bat baino gehiago izan, disko etxe batekin kontratua eduki edo ez.

-Abestiak originalak izatea. Antolakuntzak hala eskatuko balu, abestien egiletza frogatu beharko da.

-Antolatzaileek, lehiaketaren edozein fasetan, lehiaketako oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten proiektuak baztertu ahal izango dituzte.

Informazio gehiago:

[email protected]

www.barakaldo.eus

Facebook: facebook.com/hirikosoinuak

Instagram: instagram.com/hirikosoinuak