Nafarroako Gobernuak sarrerak kontrolatzeko langileak gaitzeko probak deitu ditu, eta urritik aurrera egingo dira

Nafarroako Gobernuak, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren bidez, Foru Komunitateko ikuskizun publiko eta jolas-jardueretarako sarrera kontrolatzeko langileak gaitzeko proben deialdia egin du. Probak urritik aurrera egingo dira, eta interesatuek gaurtik hasi eta uztailaren 15era bitarte eman ahal izango dute izena, aurrez aurre edota telematikoki.