Zamalanda parkeak aire zabaleko zinemaren edizio berria hartuko du datorren ostiralean, hilak 26a, Barakaldoko Udaleko Gazteria sailak antolatuta. Itsasadarraren ondoko parkea izarren azpiko zinema handi bihurtuko da, abenturazko zinemaren klasiko eztabaidaezin baten proiekzioa hartzeko: La Momia (1999). Doako jarduera hau 22:15ean hasiko da eta bi orduko iraupena izango du.
Datorren ostiralean, hilak 26, ikusiko den filma Giltzarriko gazteek aukeratu dute (12 eta 18 urte bitarteko haurrei zuzendutako udal zerbitzua). 1920ko hamarkadan girotua, filmak Rick O ‘Connell abenturazale ausartaren (Brendan Fraser) eta Evelyn Carnahan egiptologoaren (Rachel Weisz) urratsak jarraitzen ditu. Hildakoen hiri mitikora, Hamunaptrara, egindako espedizio arkeologiko batean, ustekabean, Imhotep esnatzen dute, duela 3.000 urte bizirik lurperatua izan zen apaiz goren bat. Momia beldurgarriak Egiptoko hamar izurriteak askatzen dituenean bere maitalea berreskuratzeko, taldeak geldiarazteko modua aurkitu beharko du mundua suntsitu baino lehen.
Zamalandako anfiteatroaren inguruan egingo da ikustaldia, eta 9 metroko pantaila erraldoia eta 200 aulki baino gehiago jarriko dira bertan.
BESTE AUKERA BAT EURIA EDO EGURALDI TXARRA EGITEN BADU
Aire zabaleko proiekzioa egiteko baldintza meteorologiko egokienak ez badira, proiekzioa Murrietako pilotalekura eramango da, ordutegi eta data berean. Udal kanal digitalen bidez emango da aldaketaren berri, halakorik gertatuz gero.




























