Nafarroako Gobernuak higiezinen eta bulegoen gaineko eraginkortasun-plan berri bat onartu du, eta, lehen fasean, urtean 3,2 milioi euro aurreztea ahalbidetu du alokairuetan

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen administrazio-higiezinen eta bulegoen arloko II. Jarduera Plana onartu du; hau da, energia-eraginkortasuna eta zerbitzuen multzokatzea handitzera bideratutako ekimena. Lehen fasean, alokairu gisa, urtean 3.280.892 euro aurreztu dira.