Nafarroako Gobernuak Tafallan amaitu du eklipsea behatzeko 20 puntu ofizialekin segurtasuna koordinatzeko bileren lehen txanda

Nafarroako Gobernuak, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren bidez eta Gobernuaren Ordezkaritzarekin batera, gaur eguerdian amaitu du Tafallan lehen bilera-txanda, eklipse osoa behatzeko gune ofizial bihurtu diren udalerriekin segurtasuna koordinatzeko. Eklipsea abuztuaren 12an ikus ahal izango da Foru Komunitatearen zati batean. Bilera horien helburua izan da, tokiko erakundeekin batera, lankidetza-erantzun bat diseinatzea jendetzaren eta gerta litezkeen larrialdi-egoeren aurrean, tartean, baso-suteak, ekaitzak eta haize gogorrak, besteak beste.