Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburua, Joana Egiluz Babes Zibileko sailburuordearekin eta Ricardo Ituarte Segurtasuneko sailburuordearekin batera, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluaren beste bilera baten buru izan da gaur, Eusko Jaurlaritzaren Vitoria-Gasteizko egoitzan.
Bileran, Basque Segurtasun Foroaren bileren jarraipena egin da, baita Euskadiko aurtengo delinkuentzia-datuen bilakaerarena, eta Euskadiko Segurtasun Publikoaren Plan Orokorraren jarraipen-txostenarena ere. Halaber, Itsas Salbamenduaren arloko eskumenaren ingurukoak ere landu dira.
Kontseilu honek urtero biltzen ditu Euskadiko segurtasun publikoaren sisteman eskumena duten edo zeresana duten erakunde guztiak: Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak, EUDEL, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritza, Abokatutzaren Euskal Kontseilua, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, EAEAN eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltza Nagusia, informazioa partekatzeko, erakundeen arteko koordinazioa indartzeko eta euskal herritarren zerbitzura egongo den segurtasun publikoaren eredu integral bat finkatzera bideratutako lan-ildoetan aurrera egiteko.






























